2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

BIDAI KUADERNOA


      Bidai kuadernoan, Tutoretza saioetan egin eta egiten ditugun ekintzen berri emango dizuegu; 2014 - 2015 ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako 6.mailan gaude eta lehenik eta behin geure burua aurkeztuko dugu.
      Maisua Danel da eta 12 ikasle gara: Douae, Iker, Laia, Alejandro, María, Ecequiel,Victor, Ibai, Masha, Christopher, Mirela eta Khawla.


            L.H. 6.M

HITZ EGITEKO ARAUAK

Kurtso honetan hitz egiteko arauak egin ditugu. Hauek dira hitz egiteko arauak:

1-Arauak errespetatu.
2-Euskaraz hitz egin.
3-Denak parte hartu behar dugu.
4-Baimena eskatzeko eskua altxa.
5-Gaiari lotutako iritziak eman.
6-Norbaitek hitz egiten duenean entzun eta bere iritzia errespetatu.
7-Ikaskideek hitz egiten dutenean ez moztu.



                                                                                                 María Gasco
 

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

PARKOUR ( Mugimenduaren artea )


      Frantzian asmatu zen kirol disziplina bat da, David Belle bere sortzailea izan da. Korrika eta jauzika batetik bestera azkar eta arin mugitzen dira, aurrean topatzen dituzte oztopoak gaindituz. Ez dabiltza inorengandik ihesi, ezta inoren seguika ere. 

     Parkour zaleak dira, mugimenduaren artistak. Hormak, heziak, eserlekuak... oinezko arrunontzat hiriko altzari eta elementu soilak dira. Parkour ( ibilbide, frantsesez ) egiten dutenak dira traceur-ak (trazatzaile;frantzesez)mugimenduaren artea praktikatzen detenak.


                                                                     Ibai Mogollon 6.M