Kaixo,lagunak!
2015-2016 ikasturtean zuen artean egongo gara eta aurten bloga aurrera eramango dugu; bertan egindako lan,irteera,erakusketen...berri emango dizuegu. Ongi etorriak ikasturte berri honetara.
2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena
BIZITZA
Bizikidetza, elkarbizitza, elkarrekin bizitzearen inguruan hitzegin dugu. Gizakiok bizitzeaz gain, inguruko pertsonekin elkar bizi gara gizarte batean gauden momentutik.
Animalien bizi moduaren eta pertsonen bizikidetzaren arteko desberdintasunak aztertu genituen. Bizikidetza edo elkarbizitza errazten edo zailtzen duten hainbat elementu ikusi genituen. Bufaloen bideoa ikusi genuen ,bertan, bufalo talde batek bere kumeari laguntzen diote. Taldean elkartzen dira eta lehoiei aurre egiten diote; denen artean kume liberatuz.
Bizitza ziklo moduan planteatu genuen, jaiotza, hazi,ugaldu eta heriotza, etengabe errepikatzen den zikloa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina