2015(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

ELEFANTEA

       Elefanteak Elephantidae familiako ugaztun lurtar handiak dira. Familia honetako hiru espezie bizi dira gaur egun: sabanako elefante afrikarra, ohianeko elefante afrikarra eta elefante asiarra (edo elefante indiarra). Gainerako espezieak, mamuta barne, desagertu egin ziren azken glaziazioaren ondoren.

       Elefanteak lurreko animalirik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefante kumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Bestalde, inoiz ikusitako elefanterik handiena Angolan ehizatu zen 1956an: 12.000 kg pisatu zituen. Elefanterik txikienak, berriz, Kreta uhartean Pleistozenoan bizi zen ezpezie batekoak izan ziren.

       Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, nahiz eta lehoiek kumeak edo gaixo dauden aleak harrapa ditzaketen. Aspaldi elefante-aleak milioika zenba bazitezkeen, egun beren populazioa 470.000 eta 690.000 artekoa da, 2007ko estimazio baten arabera. Elefanteak babesturik daude mundu mailan, eta muga handiak daude haiek harrapatu, etxekotu edota beren produktuak merkatutzeko. Hala ere, berriki boliaren merkatua berriro ireki izanak handitu egin du isileko ehiza. Afrikako zenbait herrialdetan elefante-populazioak bi heren txikitu direla ezagutarazi dute, eta zenbait eskualde babestutako taldeak arriskuan daude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina