2015(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

MARGARET KEANE

Margaret Keane estatu batuetako artista da.Peggi Doris Hawkins, Peggi Ulbrich, MDH, Margaret McGuire izenekin sinatu zituen bere obrak.Gehienbat oleoak margotu zituen, bertan emakumeak, haurrak eta animaliak agertzen direlarik. Bere lanak pertsonaien begien haunditasunagatik ezagunak dira.

Biografia
 Keane 1927 Nashvillen, jaio zen, Peggi Doris Hawkins izenarekin.Txikitatik ezaguna egin zen elizan aingeruen begiak oso haundiak margotzen zituelako. Amonaren eraginez, Bibliari errespetu haundia hartu zion.
  
1950. urtean bere alaba Jane eduki zuen. 1955. urtean Walter Keanekin ezkondu zen eta jarraitu zuen bere teknika perfecionatzen. 1959. urtean bere kuadro profesionala margotu zuen. Walter Keanek bere lana utzi eta Margareten kuadroak saltzen hasteari ekin zion. Artelanak Keane izenpean sinatutak zeuden eta jendeak Walterrek margotzen zituela uste zuen. Walterrek bere kuadroak zirela esaten zuen. Walterrek, Margaret giltzapetuta kuadroak margortzen edukitzen zuen; hamabi urtez horrela egon zen.

1965. Margaret Walterretaz banandu egin zen, biek kuadroen escubideak eskatu zituzten eta epaiketa baten ondoren Margaretek bereak ziren eskubideak lortu zituen.                                
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina