Lehoinabarra, leopardoa edo pantera felidae familiako espezie bat da eta panthera generoko lau ´´katu handien´´ artean txikiena ( besteak tigrea,lehoia, eta jaguarra dira).
Orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Gorputz luzea eta hanka motzak dituzte,buruhezur luzearekin. Jaguarren antza handia du.
Ehiza oportunista erabiltzen dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.
EZAGAURRIAK
Lehoinabarrak 1 edo 1,5 metro neurtzen du, gehi buztanaren 75 edo 100 zentimetroak. Bere altuera 45 edo 65 zentimetrokoa izaten da 90 kilogromoko pisua izatera iristen da. Ilea motza du,baina mendietan bizi diren lehoinabarrena luzeagoa da. Ile kolorea horixka edo zurixka mantxa borobiltsu eta beltzekin izaten da. Lehoinabar batzuk beltzak dira eta animaliak horiei pantera beltzak deritze. Buru handia du,eta hanka oso motzak ditu. Belarriak grisak ditu,eta begiak hori-berdexkak. Bista eta entzumen ona dute. Zentzumen hauek oso erabalgarriak dira ehiza egiteko. Ugaztun hau oso azkarra da, 72 km/h egitera heltzen da.
ELIKADURA
Animali txikiez eta ertainez elikatzen da. Animalia horien artean hegaztiak,sugeak,intsektuak,dortokak,untziak etab. sartzen dira.Bakarreko ehiza egiten dute. Batzuetan egunez ere ehiza egiten dute. Ehizatuko zati bat zuahitzetan ezkutatzen du, hainbat egunetan bazkaria izateko. Adibidez, zulo bat egiten du lurrean eta bertan ezkutatzen da, normalean animali ugari urbiltzen dira.
HABITATA
Afrikako eta Asiako, sabana,mendi ohian, basamortu eta baso asko bizi dira. Batzuk leku hotzetan bizi dira, adibidez elurreko lehoinabarra.
UGALKETA
Lehoinabarraren ugalkortazuna 2-4 kume aldiko izaten da baina badaude kasu batzuk non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3 hilabatez egoten dira amaren sabalean eta jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da.
Lehoinabarra erasokor
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina