Tigrea Panthera generoko eta Felidae familiako animalia espeziea da. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz.Harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramoko arteko pisua.
Tigreak ingurune askotan bizi daitezke. Lurraldekoiak eta gehienetan bakartiak dira, eta lurralde-azalera handiak behar dituzte beren harrapakin-eskakizunak betetzeko.Tigre modernoaren bederatzi azpiespezieetatik hiru iraungi egin eta beste seiak iraungitzeko arriskuan daude. Arriskuaren lehen zergatia beren habitataren suntsiketa eta zatikatzea da, eta ondoren ehiza.
AZPIESPEZIEAK
- Bengalako tigrea, India eta Bangladeshen bizi dena.
- Indotxinako tigrea, Kanbodia, Txina, Laos, Myanmar, Thailandia eta Vietname bizi dena.
- Tigre malaiarra, Malaysiar penintsulan bizi dena.
- Sumatrako tigrea, Sumatra uhartean bizi dena.
- Tigre silberiarra, Silberiako ekialdean bizi dena.
- Hego Txinako tigrea, hegoaldeko Txinan bizi dena.
Gainera, badaude beste desagertutako azpiespezie:
- Baliko tigrea, Bali uhartean bizi zena.
- Javako tigrea, Java uhartean bizi zena.
Victor Lungu 6.M
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina